XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Jaunaren legea bikaiña da,
eta arimaren atseden;
Jaunaren erabagia zintzoa da,
eta ez-ikasiaren jakituri;
Jaunaren aginduak zuzenak dira,
eta biotzaren pozgarri;
Jaunaren agindua gardena da,
eta begien argi;
Jaunaren naia garbia da
eta iraunkor beti;
Jaunaren aginduak egi dira
eta guztiz zuzenak;
urrea baiño ederragoak,
urre bikaiña baiño geiago;
ezti-orraziari darion
eztia baiño gozoagoak
.

Zure morroi au areik arduraz gordeten
zain-zain dagoanarren,
nok ezagutzen dauz norberaren utsak?
Garbitu nagizu ezkutuan gelditzen yatanetik,
arrokeritik gorde egizu zure morroi au,
menperatu ez nagian:
pekatu aunditik
askatuta eta errubage geldituko naz.
Izan dakizuzala atsegingarri nire agoko berbak,
eta eldu daitela zure aurrera nire biotzeko ausnartzea,
Jauna, nire arkaitz, nire erosle!.

Goizerdiko otoitza (TERTIA).

Jauna da nire argi ta osasun.

Jauna da nire argi ta osasun,
nori nik bildurrik?
Jauna da biziaren laguntza,
nok ikaratu ni?
.